mercredi 24 octobre 2012

antifa fest textua euskaraz

Agur deneri eta milesker etortzeagatik…Lehenik,AntifaFestibalaren 2.edizio hori hasteko, nahi genuke gure elkartasuna adierazi Said BOUAMAMA soziologoari eta ZEP rap taldeko Saïdouri,biak Alliance Générale contre le Racisme et pour le Respect de l’Identité Française et Chrétienne-­‐ren presioen ondorioz auziperatuak izan direlako,txurien aurkako arrazakeria akusaziopean.Bi militante antiarrazista hauek,«Nique la France–Devoir d’insolence»liburuarekin,Estatu frantsesaren inperialismoa,historia kolonialista eta politika arrazista,salatu dituzte eta Vichy-­‐ren Frantziaren baloreen oinordekoak segituz,Pariseko auzitegiak auziperatu ditu. Haien Aldeko sustengu kolektibo bat sortua izanen da eta informazio guzia gure blogean aurkituko duzue.Gure elkartasuna nahi diegu adierazi ere Euskal preso politikoei eta kartzeletan diren militante antifaxista guziei. Horrez gain,azaroaren 10an,Baionan eginen den Euskal preso politikoen aldeko manifara agertzeko deialdia luzatzen dizuegu. Gora preso politikoak !!! Azken urteetan,Europan,eskuin-­-muturraren eta bere idei nazkagarrien gorakada bat nabaritzen da alderdi politiko tradizionalen artean.Eskuineko ultra-­-liberal edo ezkerreko sozial-­-demokratikoak diren gobernuek haien idei eta programak aplikatzen dituzte.Ijitoen eta paperik gabekoen ehiza eta borroka sozialen mugimenduen aurkako errepresio bortitza,dira horren adibideak.Alderdi ofizialen ondoan, eskuin-­-muturreko mugimendu erradikalen eraginak indarra hartzen du. Haien diskurtso arrazistaz gain,etorkinen,ezkerreko militanteen,antifaxisten eta gutxiengo sexualen aurkako erasoak biderkatzen dira.Hongrian,ijitoen aurka ibiltzen diren milizia paramilitarrak;Italiako Casapoundeko neofaxisten ideologiaz inspiratzen diren frantses « identitaires » delakoak ;Greziar parlamentuan duela gutxi sartu den Egunsenti Urrekara alderdi faxista;eta duela aste bat Bilbora eta Bartzelonara etorri diren falangistak;hauek guziek,krisi ekonomikoaren afektuak erabiltzen dituzte botereaz hurbiltzeko eta haien ideiak goraipatzeko, etorkinak herriak dituen arazo guzien arrazoia bilakatuz.Iruditzen ahal zaigu hori guzia gugandik nahiko urrun dela,baina hemen ere eskuin-­-muturra saiatzen da sartzen.Baionan Bloc Identitaire sekzio bat sortu ta gero,Baiona Txikia eta Mousserolles auzoetan pintada faxista eta neonaziak agertu dira, pegatinak ere non nahi atera dira Uztaritzetik Hendaiara,Baionatik pasatuz.Azken honetan hallal denda bat erasotua izan da ere.Euskal Herrian aldaketa politiko momentu honetan,Pétain,Franco eta Mussolliniren nostalgikoei mezu indartsu bat bidaltzeko garaia da. Ez ditugu utziko zuen baloreak hemen sartzen… Euskal Herria herri antifaxista bat da eta hau aldatu ez dadin egin beharreko guzia eginen dugu !!! Garrantzitsua da bakoitza ohartzea gertatzen ari denaz eta ondorioz erantzutea,bakarrik ezer ez delako posible,baina elkarrekin dena ! Bidea itxi behar diegu eta haien gorrotoaren baloreen kontra,klaseen arteko elkartasuna,herrien eta pertsonen askatasuna,justizia soziala eta berdintasuna denentzat,baliarazi behar ditugu.Berriz ere borroka antifaxista ez da bozketatik pasako,elkarrekin,denok batera, alderdi, sindikatu, elkarte eta pertsonok, borroka hau antolatu eta egunero eta leku guzietara zabaldu behar dugu. GORA ERRESISTENTZIA ANTIFAXISTA !!!!

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire