jeudi 26 avril 2012

Acharnement sur IBAI à la prison de Muret !

Etxeraten oharra:

Martxoaren 29an atxilotu zuten Ibai Peña preso gasteiztarra Baionan, Espainiako Entzutegi Nazionalak bere aurka duen euroagindu bat dela eta. Hau Entzutegi Nazionalak Ibai Peñaren aurka eskatu duen hirugarren euroagindua da; hau dela eta jada bost aldiz atxilotua izan da. Aipatu behar da Ibai Peñak bizimodu normala eta publikoa egiten zuela Baionan.
Gasteiztarra Muret Seysses presondegian espetxeratua izan zen. Bertara heldu zenetik Ibai Peña oso egoera txarrean bizi da, baldintza oso kaskarrekin. Horren erakusle espetxeratu zutenean lehen bi egunak lurrean igaro behar izan zituela, inongo koltxoirik eta mantarik gabe.
Gainera, eguneko 23 ordutan ziegan egoten da isolaturik, eta patiora joan ahal izaten duen ordubete horretan, patiora eman aurretik eta patiotik sartzerakoan biluztu arazi egiten dute (ordubete hori oraindik gehiago murrizten zaiolarik). Horrez gain, ezin izaten du polikiroldegira edo liburutegira joan, ez zaizkio gutunak iritsi eta berak bidalitakoak ere ez dira ailegatu, egunean bitan bakarrik jan ahal izaten du eta gose handia pasatzen ari da… Oraindik bi bisita besterik ez dizkiote onartu, lagun batena eta aitarena, eta ezin izan du beste senitartekorik ikusi. Hori nahikoa ez eta funtzionarioen jarrera ere oso bortitza da Peñarekiko.
Ibai Peña apirilaren 13an elkartu zen zuzendariarekin eta moduluko arduradunarekin egoera alda zezatela eskatzeko, baina, lau egun beranduago egoerak berdin jarraitzen du.
Onartezina da presoak egoera honetan bizitzea. Oinarri-oinarrizko eskubideez hitz egiten ari gara, eta eskubide hauek errespetatuak izan behar dute.

Ibai Peñari idazteko helbidea :

Ibai PEÑA BALANZATEGUI
N ecoru . 20 438
Maison d'arret
Rue Daniele Casanova
BP 85
31603 Muret Cedex

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire