dimanche 19 février 2012

Manifestazioa deitu dute otsailaren 25erako Senperen, atxiloketak salatzeko



Ehun lagunetik gora bildu dira larunbatean Senperen Naia eta Audrey Lacroix ahizpa lapurtarren atxiloketak salatzeko eta otsailaren 25ean Senperen 17:00tan iraganen den manifestaldiarentzat deiaren zabaltzeko. Audrey Lacroix bera, gaztetxeko kideak eta Herriko Etxeko eta ezker abertzaleko ordezkariak izan dira, besteak beste agerraldian parte hartu dutenak beste hainbat herritar eta gazteek lagunduta.

Arantaxa MANTEROLA
Senpereko zinegotzi Eliane Etxeberriak pasa den asteartean Polizia frantsesak burututako polizia operazioa salatu du, baita atxiloketen "ikusgarritasuna" ere, euskal jendartea eta, batez ere, euskal gazteria "beldurtzeko" mekanismo gisa baliatzen dutela argudiatuta.

Bestalde, orain arte erran ez den gauza berri bat agertu dute, ustezko eraso saiakera hori ez zuela nehork ezagutzen, ez zelako ez prentsan azaldu eta ez herriko etxean ezta herritarren artean ere, sekulan ez dela deus entzun. Aipatzen diren datetan ere kontraesanak omen daude.

110 pertsona inguru bildu dira agerraldian. Gaztetxekoak, Jai batzordekoak, Oxtikenia kultur taldeetako ordezkariak, Herriko Etxearen ordezkari bat ( Mirentxu Ezkurra hautetsia ), "Senpere Egun eta Bihar" taldeko hautetsi abertzaleak, Segi, Presoen aldeko mugimendukoak eta ezker abertzalekoak ziren.

Atxiloketak salatu eta elkartasuna adierazte aldera, manifestazioa deitu dute datorren otsailaren 25erako Senperen, arratsaldeko 17:00etan.

KAZETA INFO

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire